Prentsa bulegoa
Hemeroteka
PIRRITX ETA PORROTX
Haur literatura
Erosi : 8,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-186-4
Orrialde kopurua: 36
Neurriak: 23,5X22
Urtea: 2004

PIRRITX ETA PORROTX HERRIKO POSTARIAK

MITXEL MURUA IRIGOIEN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Begien bistakoa da familiaren egitura aldatuz doala gure gizartean. Familiak aldaketa sakonak ezagutu ditu, eta familia tradizionalen ondoan, odolezko harremanetan oinarritutako familien ondoan, era askotako familiak eta familia harremanak daude gaur egun gure inguruan: adopzioan hartutako haurrak dituztenak, edo harreran hartutako seme-alabak dituztenak, homosexualen seme-alabak, gurasoak apartatuta dituzten umeak, etab…

Eta denak dira familiak, denak dira etxekoak, maitasunak lotzen baititu guztiak, eta guk uste osoa dugu maitasuna dela familiaren funts, ardatz eta oinarri.

Familia-egituraren dibertsitate hori gure eguneroko bizitzaren parte da; haurrak jabetzen dira familia-harremanen aniztasunaz, eta naturaltasun osoz onartu eta bere egiten dute.

Pirritx eta Porrotx herriko postariak
ipuinean, familia batean harreran hartutako haur bat ezagutu dute, Alfonsiño, eta hark ere bere historia interesgarria kontatu die.

Bizitzan pena merezi duten gauza asko aurkituko ditu irakurleak liburu hauetan: maitasuna eta adiskidetasuna, adibidez, edo umorea eta historia interesgarriak. Izan ere, bizitza tristea litzateke, zinez, maitasunik, adiskidetasunik, umorerik eta… ipuinik gabe.


MITXEL MURUA
Mitxel Murua, 1961 (Zarautz). Haur eta gazteei zuzenduriko literatur lanak argitaratu ditu batez ere, besteak beste: Maripuzker (2002), Pello Telleriaren amets eroak (2006), Ziripot eta Miel Otxin (2008), Hiritik mendira (2008), Mari Domingi eta Olentzero (2008), Martin Txiki eta Basajaunak (2008), Zapatillak eta galtzak (2008), Jon Zikinen anaia (2008). Aipatzekoa da, gainera, Pirritx eta Porrotx pailazoen ipuinen egilea dela: Pirritx eta Porrotx arrantzan, Herriko postariak, Gorka konpontzailea, Nerearen argazki albuma, Tiderrekin tea hartzen, Agur Pakito!, Pirritx eta Porrotx sukaldean, Ane pirata eta Pirata ausartak.


(2013)
(2013)
(2013)
(2013)
(2012)
(2012)
(2011)
(2011)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2007)
(2006)
(2006)
(2005)
(2004)
(2004)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa