Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi: 31,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-450-6
Urtea: 2007

MENDIMINEZ

RAMON OLASAGASTI AIESTARAN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia jasotzen da lan honetan, haien oroitzapena bizirik mantentze aldera edo omenaldi xume modura. Mendiminez bizi izan ziren lan honetako protagonistak, mendirako pasioz, mendia zelako euren grina. Heriotza bainoago, batez ere bizitza aurkitu zutelako han. Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga Zulu, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa, Leandro Arbeloa, Gerardo Plaza, Ernesto Fonquernie, Jose Luis Domeño Pepe Rayo, Pumorin zendutako bost gazteak, Antxon Alonso, Xabi Guembe, Ruben Aramendia eta David Larrion. Hauen guztien ibilbidea laburbiltzen da liburuan. Ez dira haien oroimenaren gainean jarritako loreak, ez inor heroien aldarera goratzeko lerroak, baizik eta bizimodu bat, izaera bat erakutsi nahi duten lekukotzak. Pasioz bizitako bizitzak.


RAMON OLASAGASTI AIESTARAN
Ramon Olasagasti (Berrobi, 1972) Informazio Zientzietan lizentziatua da. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetaria; mendian eta bidaietan espezializatua. Aipatzekoak dira argitara emandako hainbat liburu: Sei arrasto Eskandinavian, Hiru pauso, hiru norabide, Josune Bereziartu. Hatz puntak eta Mendiminez (Tene Mujika sariaren irabazlea). Hainbat aldizkaritan kolaboratzaile: Euskal Herria, Desnivel, Gure Mendiak.


(2009)
(2007)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa