Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi : 21,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-991-4
Urtea: 2012

PLAZER BAT IZAN DUK, BENITO!

PAKO ARISTI URTUZAGA / MIKEL MARKEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.



PAKO ARISTI
Urrestillan jaio zen 1963an. Idazlea eta kazetaritzan lizentziatua, 1985ean argitaratu zuen bere lehen nobela, Kcappo. Geroztik literaturako alor gehienak landu ditu bere liburuetan, hala nola poesia, haur literatura, saiakera periodistikoa, biografiak, gogoeta edota narratiba laburra. Espainiako Kritika Saria eman zioten 1999an. Hedabide askotan kolaboratu du, eta Berriako zutabeak liburu batean bildu zituen, Udan lan egiten zuen gizona izenburupean. Mikel Markez kantariarekin batean hiru ikuskizunetan hartu du parte, musika jotzen eta poemak irakurtzen.
 


MIKEL MARKEZ

(Errenteria / Gipuzkoa, 1971). 1971ko urriaren 4an jaio zen Errenterian. Hamabost urterekin gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz. 1989an egin zuen lehen grabaketa. Bere agerpena harrigarria izan zen, rock eta folk taldeak modan zeudenean azaldu baitzen bere gitarrarekin, aspaldiko kantautoreen moduan, baina jende gaztearekin berehala konektatu zuen kantu erromantiko eta sentimental haien bidez.

Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du Mikel Markezek eta zuzenean nahiz diskotan euskal musikari gehienekin kolaboratu izan du, aldi berean, letrak ere idatzi ditu hainbat bakarlari eta taldeentzat.

Ahots gozoa dauka, ondo modulatzen duena, eta beti asmatu izan du ahots horri zegozkion musika tresna eta arregloak lortzen.

Urteen poderioz, bere gaiak eta kezkak zabaltzen joan dira. Esan liteke maitasunaren inguruan pibotatzen zuen kantagintza zabaldu egin duela gai sozialak sartzeko, gai politikoak, bizi garen gizartearekin kritikoak diren gaiak; horrela lortu du belaunaldi batentzat zirudien kantakerari iraupen generazionala ematea, lanaren eta ikerketaren bidez inspirazioaren edertasun puntuala gaindituz.

Euskal Herritik kanpo, Kuban, Argentinan, Venezuelan, Estatu Batuetan, Frantzian eta Espainian eman ditu kontzertuak.



(2012)
(2011)
(2011)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2004)
(2001)
(1999)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa