Bruno. Hamahiru urteko mutikoa. Ezin ditu beste neska-mutikoek egin ditzaketen gauza asko egin; dohain handiak ditu, baina gabeziak ere bai. Musu indartsuak ematen dizkie gurasoei, nobia ere badu, burugogorra da, bihurria, maitagarria… Etxean asko estimatzen dute, baina orain Brunoren eserlekua hutsik dago.
KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.