XABIER MENDIGUREN
Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.
Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
Bere lanen artean:
Karakolaren barruan (2005, Elkar);
Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar);
Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar);
Arima enkoniatuak (2006, Elkar);
Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);
Elvis hil zen urtean (2007, Elkar);
Miss txatarra (2007, Elkar);
Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar);
Itsasoko loti ederra (2009, Elkar);
Joxemeren asmazioak (2009, Elkar),
Vikingoen sorterrira (2010, Elka),
Hiru triku, hiru truku (2010),
Buelta bat aitontxuarekin.
PATXI GALLEGO
Patxi Gallego Palacios. Errenteiya, 1973-IV-10. Arte Ederretan lizentziatua, eta DBH-ko irakasle izateaz gain (jakin dezatela bere ikasleen gurasoek noren eskuetan dagoen beraien semeen hezkuntza), noizean behin eleberri grafikoak egiten ditu (nolabait deitzearren). Pololoen trilogia osatzen duen hirugarren honetan (azkenengoa izan dadila, mesedez), bizitza eta heriotzari buruz hitzegiteaz aparte, argi uzten digu belaunaldi jakin bateko zenbait euskaldunen trauma psikologiko eta sexualak gainditzeko Eusko Jaurlaritzako gobernu aldaketa baino zerbait gehiago beharko dala. Besteak beste…