Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LAPURREN BURUA
Gazte literatura
Erosi: 24,10 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-063-8
Orrialde kopurua: 402
Neurriak: 21,5X15,5
Urtea: 2004

LAPURREN BURUA

CORNELIA FUNKE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Abentura eta misterio liburu bat da Lapurren burua; baina bizitzak gazte talde bati ezarri dizkien zailtasunak gainditzea da abentura horien oinarria. Testuak intriga sortzen du, bere pasarte garratz, hunkigarri eta irrigarrietan barrena. Venezian kokaturik dago historia. Prospero, mutil gaztea eta Bo bere anaia txikia, Hamburgotik Veneziara joango dira beraien izeba gaizto baten ihesi. Venezian, bizirauteko lapurretak eginez etxetik kanpora bizi den gazte talde batekin egiten dute topo bi anaia iheslariek. Gazte-lapur talde horrek badu buru egiten duen pertsonaia enigmatiko samar bat: Eszipion. Hasieran elkartasun giro handia nabari da taldekideen eta beraien buruaren artean, gero gauzak bihurrituko badira ere.

Bada liburu honetan literaturako pertsonaia ezagunen antzekotasunik ere: David Cooperfield, Peter Pan, Robin Hood...

Liburu hau, gazte nahiz helduentzat gomendagarria, luzea izanik laburra bihurtzen da irakurtzerakoan, ez baitio irakurleari atsedenik ematen azkeneko esaldira arte.




CORNELIA FUNKE
Cornelia Funke Dorsten jaio zen, Alemanian, 1958. urtean. Pedagogia ikasi zuen eta, liburuak idazteaz gain, marrazkiak ere egiten ditu. Haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa egin du; besteak beste, aipatzekoak dira Lapurren burua eleberria, Txerrikume pirata ipuina eta Tinta-bihotz eleberria, hirurak ere euskaratuak.


(2010)
(2009)
(2007)
(2004)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa