Azala
Erreseina
Aurkezpeneko argazk.
Hemeroteka
Autorearen argazkiak
Biografia
Bibliografia
Elkarrizketa
Irudiak
Bideoak/Audioak
Aurkezpen deialdia
KLEOPATRA Prentsa bulegoa
JON ARRETXE Postaz bidali Pdf-a kargatu Inprimatu
     
 
Erreseina

Detektibe-istorio umoretsu eta ganberroa egin du Jon Arretxek, orain bi urte plazaratu zuen Manila konexioa haren ildotik. Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe, munduko ikertzaile xelebre eta kalamidadeenak kasu berri bat argitu nahian dabiltza, direnak eta ez direnak lardaskatuz eta endredatuz.

Mandeuli Urdina aurkitzeko eskaria egin diete detektibe biei, hori zer ote den ez badakite ere, eta bilaketak Basauri aldera eramango ditu, hango bazterrak nahastera. Etxe zahar, fabrika korrokoildu eta trenbidearen artean night-club berezi bat dago, Kleopatra, eta badirudi zerikusiren bat duela argitu beharreko misterioarekin.

Nobela beltza idatzi du Arretxek, ez horrenbeste gizartearen trapu zikin eta estolda ilunak argira ekartzeagatik, ezpada halakoxea delako darabilen umorea: maltzurra, lotsabakoa, ikonoklasta; komikitik hurbil dagoen kontaeraz eta estetikaz, irakurlearen irria, konplizitatea eta atsegina lortuko ditu beste behin ere, ziur.
 
     




  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa