Prentsa bulegoa
Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 14,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-449-0
Urtea: 2007

VERDI

ITZIAR GILLENEA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Verdi è morto! oihukatzen du behin eta berriro bufoiz jantzita eta korrika doan pertsonaia batek Bernardo Bertolucciren Novecento filmaren lehen eszenan: 1901ean gaude, Verdiren heriotzaren urtea da eta hogeita hamar urte pasa dira Erroma Italia batuaren hiriburu bihurtu zenetik. Giuseppe Verdi (Busseto, 1813-Milan, 1901) Italia batasunera eraman zuen prozesuaren lekuko aparta izan zen. Hogeita bederatzi urterekin lortu zuen lehen arrakasta handia –Nabucco, 1842an estreinatua– eta handik aurrera gero eta famatuagoa egingo zen. Hogeita zazpi opera idatzi zituen, eta haietako batzuk berrikusi eta birmoldatu ere egin zituen. Lehen opera arrakastatsuak idatzi ondoren, Sant’Agatan erosi zituen lurretara bizitzera joan zen eta, musika lasaiago idatzi ahal izateaz gain, nekazaritzaz arduratzen hasi zen. Azken opera, Falstaff, laurogei urterekin estreinatu zuen eta bere azken urteak musikari erretiratuentzako etxe bat eraikitzeko lanetan pasa zituen. Haren musika Risorgimento mugimenduarekin lotu da maiz eta mugimenduaren bardoa izan zelako mitoa ere sortu da Verdiren inguruan, baina eztabaidagarria da Verdi bezalako pertsona independente batek bere musika inoren zerbitzuan jarri nahi izan zuenik. Dena den, ezin uka daiteke bere obraren harrera Italiak bizi izan zuen egoera politikoari loturik joan zela ia hasieratik. Verdiren independentzia hori modernotasunaren seinale da, bere musikaz zuen pertzepzioak antz handiagoa baitu gaur egungo musikari batek duenarekin, XVIII. mendeko musikari batenarekin baino, eta hori garbi ikusten da zentsurarekin izan zituen gatazka ugarietan, makurgaitza izaten baitzen bere obraren duintasunaren defentsan.

Bestalde, bere bizitza pribatuaren defendatzaile handia ere izan zen Verdi, eta horrek arazo ugari sortu dizkie haren biografoei.




ITZIAR GILLENEA
Itziar Gillenea donostiarra da, Historia eta Geografian nahiz Musikaren Historia eta Zientzietan lizentziatua, lanbidez Zarauzko Institutuko irakaslea, aspaldidanik operazalea. Verdi (2007, Elkar) izan zen bere lehen liburua.


(2007)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa