HESIAN
HITZETIK


Prentsa bulegoa
entzun

Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2011
Erreferentzia: 599F1FD5-F64A-977C-DF42CC10DBB51A81
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Hitzak, batzuetan, oso baliotsuak izaten dira. Dena dela, oso labur geratzen dira zenbait sentimendu eta sentsazio deskribatzeko garaian. Une horietan musikak agertzen du bere balioa.

Hitzaren zentzua desagertzen hastean, musikarenak hartzen du lekua.

Hitzaren beherakada eta musikaren gorakada elkarrekin topatzen diren puntu orekatu horretan datza kantuaren ahala. Hitzez eta musikaz tindaturiko mezu zabal horiek, entzulearen barne-ehunetan asmatzen dutenean, ez dago parekorik. Abesti on baten mailako komunikazio-biderik ez da oraindik ezagutu.

HESIAN talde altsasuarrak horrelako kantuak konposatzen ditu.

Taldeak, agertokietan urte batzuk daramatzan arren, hasieran bezala segitzen du konektatzen bere publikoarekin. Izan ere, lehen bulkadan, lehen begiradan, lehen intuizioan sinesten dutenetakoak dira. Hasierako ilusioarekin jarraitzen dute, nahiz diskoz disko aurrerapen handiak erakutsi.

HITZETIK
laugarren lan hau, euren garapenaren azken urratsa da, orain arteko biribilena. Pitzadurarik gabe azaltzen zaigu diskoa, trinkoa da, nahiz mamiari, nahiz itxurari dagokionez, osoa. Aldi berean indartsua eta samurra da, zitala eta gozoa batera, eta pentsatzeko betarik eman gabe, ziztada batez harritzen gaitu goitik behera, tximista argitsu batek bizkarrezurra zeharkatuko baligu bezala.

Kantu sutsuek gugan sortzen duten dantzatzeko gogoa eta kantuetatik hurbil sentiarazteko emakume-ahots adierazgarriak duen talentua dira HESIAN taldearen osagairik garrantzitsuenak, publikoaren irrika asetzeko mementoan.

Hitzez soilik lortu ezinezko asmoa.

HESIAN
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2013)
(2011)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg