XABI ABURRUZAGA
DENBORAREN NAUFRAGO


Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2009
Barra kodea: 8436007083159
Erreferentzia: ZC507
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Estekak
Prentsa ohar honen bidez, Xabi Aburruzaga musikariaren proiektu berria aurkezten dugu. Musika munduan ibilbide luzea egin duen trikitilari honek, bere kantu eta konposaketa propioak kaleratu ditu Denboraren naufrago izenburua duen diskoan. Era honetan Portugaletekoa den musikari honek azken urteetan egindako lanak argia ikusi du.

Disko honetan, erritmo eta konposaketa berriekin, trikitixaren doinuak berritu ditu. Bere estilo propioa garatu du, baina beti ere nondik datorren ahaztu gabe. Horretarako ñabarduraz beteriko kantuak egin ditu, non trikitixa beste musika-tresna batzuekin uztartzen duen. Alde batetik, folk musikaren mundutik datozen instrumentuak entzungo ditugu, hala nola, biolina, mandolina, alboka, txalaparta, whistle-a edo dobroa. Bestetik, estandarragoak diren musika-tresnak ere erabili ditu: gitarra, baxua, kontrabaxua, biolontzeloa, pianoa, bateria, ...

12 piezaz osatutako lan honetan, pieza instrumentalen zein abestutako piezen bidez, entzulea irudimenezko bidaia batean murgiltzera gonbidatzen du Xabik. Kantu bakoitza leku ezberdin batean dago oinarrituta, eta hauek dakartzaten testuek istorioan eta kantuan barneratzen laguntzen digute.          

Aurretik ere badu esperientzia mota honetako proiektuetan, izan ere 2007an "Bizkaiko Trikitixa" izeneko diskoa kaleratu zuen. Horrez gain, Oskorri taldearekin kolaboratzen du, 2004ko Ibilaldiko kanta egin du, Bermeoko jaietakoa, ...

           

           

 


XABI ABURRUZAGA

Xabi Aburruzagak (Portugalete, 1978), txikitatik izan du argi bere pasioa musika dela. Solfeoa ikasten hasi zen 7 urterekin, eta urte bete beranduago pianozko eskusoinua jotzen hasi zen.

Musika tresna honekin hainbat sari irabazi ostean, soinu diatonikoarekin hastea erabaki zuen. Bere aitak Rufino Arrolarengana eraman zuen, eta Andrakatik musika tresna berriarekin besapean alde egin zuten. Egun horretatik gaur egun arte ez da trikitixatik banandu. Irkus Ansotegi bere panderojolearekin batera, Bizkaiko bikote aktiboenetako bat osatzen du. Trikitixaren maisu eta musika estilo ezberdinen jarraitzaile sutsua izan arren (folk, world, jazz eta batez ere fusioa), 1999. urtera arte ez zen bere konposatzaile sena ezagutarazi. Urte hartan lehenengo maketa kaleratu zuen, berak konposaturiko lau piezarekin eta kritika onak jasoaz.

Urte bete beranduago, Karmelo Ikastolako kantua egin zuen, hura konpaktu batean kaleratuz.

2001 eta 2002. urte artean, TRIKILEKU trikitixa eskola martxan jarri zuen. Gaur egun eskola honek, Bizkaia osotik sakabanaturiko ehunaka ikasle dauzka.

2002. urtean Bermeoko jaien kanta egiteko enkargua jaso zuen. Honen ondorioz, "Egunaro egunaro kalien" diska kaleratu zen eta bertan Mikel Urdangarin, Joseba Tapia edo Iñaki Aurrekoetxea bezalako musikarien laguntza izan zuen.

2004an, Fredi Paia eta Alberto Rodriguezekin batera, Ibilaldiko kanta konposatu zuen. Bertan ere lagun askok parte hartu zuten: Oreka TX, Roberto Moso, Eñaut Elorrieta, …

2005ean "Bizkaiko Trikitixa" partitura liburua kaleratu zuen; Bizkaiko trikitilarien piezak jaso zituen, denboran mantentzeko esperantzaz.

2006. urtean "Bizkaiko Trikitixa" diskoa izango zenaren lehen urratsak eman zituen; lan hau Euskadiko zein atzerriko konpromisoekin uztartzen zuelarik.

2007an "Faustino Azpiazu Sakabi" liburuan, trikitilari honen piezen transkripzioak bildu zituen. Bitartean, "Bizkaiko Trikitixa" diskoan aurrerapausoak ematen jarraitu zuen. Lan honen bidez, eta tradizioa abiapuntutzat hartuta, trikitixa zabaltzen eta musika modernoagoa egiten saiatu da. Proiektu honetan ere hainbat lagunen laguntza izan du: Mikel Markez, Amaia Oreja, Leturia, Xabi Zeberio ...


(2009)
1.- Vimeo.com




  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg