Oraingoan aurkezten den monografikoa, merkatu zabalago batentzat buruturik dago, baina batez ere, akordeoia zein herriko dantzen zaletuentzat, hala nola, Enrike Zelaiaren lanaren jarraitzaleentzat pentsatua da. Dantzak izeneko disko honetan, Zazpiak bat bilduma-lanaren laburpen koloretsua aurkituko duzu; tradizioaren pasioak, Euskal Herriko zazpi probintzietan sortutako piezak dituzu, dantzariaren gorputzari begira moldatutakoak, gure iraganaren oroigarri eta etorkizunaren oinarri.
Nahiz gaur egun musika jenero hau, jende askorentzat, bazterturik eta gutxietsita egon, Enrike Zelaiak, oraindik, haren zuzia piztuta mantentzen du, herriaren identidade diren tradiziozko dantzak eta festak, gure nortasunaren sustrai garrantzitsu baitira; ohitura zaharrak gorde beharrak.
Nafarroatik, San Ferminen gunetik Euskal Herria zein mundu osoari begira, Enrike Zelaiak, gure herri doinuen zabalkundean lanean darrai
------------------------
1.- La amanecida
2.- Kontraiantzak
3.- Danza del árbol
4.- Jota de la ribera
5.- Barrikada jaustia
6.- Hiru xito
7.- Entradillas de arrastaria
8.- Satan dantza
9.- Dantzariari
10.- Ezpata dantza
11.- Pello Joxepe
12.- Ardoak parau gaitu dantzari
13.- Axuri beltza
14.- Zazpi iautziak
15.- Makilariena
16.- Suite B
17.- Bolantz iantzak - Antxexantak
18.- Maskarada beltza
19.- Quadrille 2