ETXAHUN IRURI
ETXAHUN IRURI


Prentsa bulegoa
entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 1999
Barra kodea: 8436007062451
Erreferentzia: KD-534
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Kantu egile bezala, zinez kantu sakon, eder eta eternoak sortu zituen. Sentimentuz gainezka, herria, tradizioa, lurra, maitasuna, melankolia, gure herriaren memorian atxikirik eta betirako geldituko direnak (Agur Xiberoa, Goizean Argi Hastean, Oihanean, Lo Hadi Aingürüa...) erruz konposatu zituen. Frantsesez halaber kantu eder asko konposatu zituen. Esistentzia osoa hainbeste maite eta behar zuen Zuberoari eskaini zion, 1979ko urriak lehenean Zeruko Jaunak bere aingeruen koroa osatzera eraman zuen arte. Konpilazione honek, jatorrizko errejistroak biltzen ditu, urtetan zehar, Ximun Haran eta hainbat zuberotarren esfortzuz eta gogoz zuzeneko ekitaldietan, pastoraletan etab., teknolojia oinarrizkoenak erabiliz errejistratu direnak. Grabaketen kalitatea, zenbait kasutan, beraz, ez da gaur egungo estudio on batean lor litekeena, baina dokumentuaren balioa, hain zuzen, bestelakoa duzu, bizia baita. Garai ezberdinetan jasotako dokumentua da eta kantu askotan Etxahun bera ageri zaigu kantari, ahots fin, samur eta delikatua, baina indar eta oparotasunez betea. 2000. urtean Mauleko Sü Azia elkartea eta Elkarlanean disketxearen artean burututako produkzioa. Artxiboak: Sü Azia elkartea, Xiberoko Botza irratia. Artxiboen ikerketa, hautaketa eta informazio biltzea: Maddi Oihenart, Jean Bordaxar, Battitta Guiresse. Masterraren egokitzea, editaia eta masterizazioa: Elkarlanean estudioa. Teknikaria: Jean Phocas. Argazkiak: Pierre Udoy Marrazkiak: Uztaro, Pierra Héghiaphal. Diseinua eta maketazioa: Juanma Aramendi ----------------------------- 1.- Domecq mariñelaren hiltzea 2.- Oihanean 3.- Gora eüskaldünen biltzarra 4.- Lo ama maitea 5.- Ama 6.- Goizean argi hastean 7.- Bedatsearen heltzean 8.- Zelü urdin (Zantxo Azkarraren heriotzea) 9.- Lo hadi aingürüa 10.- Matalazen hiltzea 11.- Lo güztiz eder 12.- Espus espusari topa 13.- Ama euskadi 14.- Lo hadi aingürüa 15.- Herio latza (De Trevillen azken hitzak) 16.- Laida pilotaria 17.- Oi zoinen dolorun den 18.- Domecq Mariñelaren hiltzea 19.- Bi ama baditit 20.- Libro etxean (Abrekeria) 21.- Agur Xiberoa 22.- Berset bat

ETXAHUN IRURI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg