BENITO LERTXUNDI
ALTABIZKAR


Prentsa bulegoa
entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2004
Barra kodea: 8436007080622
Erreferentzia: KD-684
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Bertan herriaren lehengo eta oraingo izakera lotzen saiatzen da. Baina tartean maitasun abesti famatuak ere eskaintzen direlarik, hala nola, "Nere herrriko neskatxa maite" edo "Oi ama Euskal Herria".

------------------------

Formatu berrian (Digipack)
Soinu berritua (Bermasterizatuta)


2004 honetan, bermasterizatuta eta formatu berezian (digipack), Benito Lertxundiren bederatzi disko eskaintzen dira.

------------------------

1.- Altabizkarko kantua
2.- Orreaga
3.- Beotibar
4.- Matalaz
5.- Muñagorrien bertsoak
6.- Orreagako gatazka
7.- Itzaltzuko bardoa
8.- Oi ama Eskual Herri
9.- Egunsentiko ametsetan
10.- Urrundiik heldu naiz
11.- Arratsalde lizuna
12.- Nere herriko neskatxa maite
13.- Panpoxa

BENITO LERTXUNDI

Benito Lertxundi 1942an Orion (Gipuzkoan) jaio zen. Bederatzi anai-arrebetatik azkena da. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen. Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Lan honetan ari zela, 1965an, kantuaren sari bat irabazi zuen. Horri esker, Kataluniatik bueltan zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen. Han aldatu zen bere bizitza. 

Ez dok amairu taldeko partaide izan zen. Han ekin zion bide bikoitz bati: kantu herrikoiak berreskuratzeari, batetik, eta kantu berriak konposatzeari, bestetik. 1968an bi disko txiki argitaratu zituenetik etengabe diskoak sortzen eman ditu 42 urte, moda guztien gainetik bide pertsonala garatuz. Mezu sakonak eta folk jantzia emanez kantuei, doinu sarkorrak egiteko dohain aparta dauka. Kantu ospetsu asko sortu dituen klasiko bat da.

Euskal kantagintza berriak eman duen musikaririk emankor eta beteranoenetakoa da, Euskal Herrian zein kanpoan miretsia eta laudatua. Oriotarraren abesti asko herri kantutegiko klasiko bihurtu dira; itzulerako bidea egin dute, herri kantutegira ere jo izan baitu Lertxundik, bereziki Zuberoakora. Horrez gain, Bretainia eta Irlandako doinuak izan ditu iturri nagusiak. Bere burua epikotasunaren abeslari gisa ezagutzera eman ondoren, azken hamarkadetan kutsu intimistagoa hartu du haren musikak.


(2012)
(2008)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2002)
(1998)
(1998)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg