LOURDES IRIONDO
ANTOLOGIA


Prentsa bulegoa
entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2006
Barra kodea: 8436007081834
Erreferentzia: KD-744
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Laburpena
Honako antologia honetan, urte zein inspirazio ezberdineko abestiak topatuko dituzu, haren ahotsaren zilarra eta begien disdira, bere arimaren garbia eta hitzaren indarra, orduan bezala, bizitzan zehar ondoan lagun izan ditzagun. 2006ko urrian ELKAR estudioan masterizatua. Teknikoa: Jean Phocas 1.- Hala ere (Lourdes Iriondo / Xabier Lete) 2.- Agurra (Lourdes Iriondo) 3.- Maitasun honek zugan dirudi (S. Soto ? Xabier Lete / Sara Soto) 4.- Errota zaharra (Lourdes Iriondo / J.M. Lekuona) 5.- Gaua (Lourdes Iriondo / Xabier Lete) 6.- Festa bukatzean (Lourdes Iriondo / Xabier Lete) 7.- Ez nazazu utzi (Xabier Lete) 8.- Geldi hadi, mundu (Herrikoia) 9.- Hain urruti eta hain hurbil (Lourdes Iriondo / Nemesio Etxaniz) 10.- Bolon bat (Herrikoia) 11.- Oraindik orain (Lourdes Iriondo / J.M. Lekuona) 12.- Liu-Pan mendian (Herrikoia / Txinatar herrikoia) 13.- Aita nuen saltzaile (Herrikoia) 14.- Tiriki tauki tauki (Lourdes Iriondo / B. Gandiaga) 15.- Elkitzeko tenorea (Herrikoia) 16.- Nahi zuia jin (Herrikoia) 17.- Lua lua (Herrikoia) 18.- Peru gurea (Herrikoia) 19.- Loa (Lourdes Iriondo) 20.- Nere herria (Lourdes Iriondo / Judutar eresia - Xabier Lete) 21.- Bazko eta salbatorea (Herrikoia) 22.- Hala baita (Herrikoia) 23.- Txori erresiñula (Herrikoia) 24.- Hitzak dira (Lourdes Iriondo / Xabier Lete) 25.- Hilko naiz (Lourdes Iriondo / B. Gandiaga) 26.- Isiltasuna (Lourdes Iriondo / Xabier Lete)

LOURDES IRIONDO
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2006)
Lourdes Iriondo (Donostia 1937- Urnieta 2005) kantari handiei soilik dagokien dohaiaz jaio zen: abesten hasten zenean jendearen barruan sartzen zen berehala, nahi gabe, komunikazio zuzena eta lilura aparta lortuz. Bere ahotsaren berotasun gozoak sortzen zituen zirrara zein oihartzuna, bere kantakeraren sentiberatasun eta kemena, zinezkoak ziren, sentitzen zuena bihotzez kantatzen bait zuen eta kantatzen zuena erraietatik sentitzen bait zuen, bizitza, gizakumea eta bere herri maitearekiko zuen jarrera xamur, eskuzabal eta iraultzailea Euskal Herri osoan zehar zipriztindu zuelarik. 1964. urtean eskeini zuen bere lehen kontzertua eta harrez geroztik, 15 bat urtez bakarka, Xabier Leterekin hala nola Ez Dok Amairu-ko taldekideekin batera, ehundaka kontzertu eman zituen Euskal Herri osoan zehar, han-hemenka kantu eztiak eta askatasun haizeak barreiatuz.



  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg