ANJE DUHALDE
IBILEAN


Prentsa bulegoa
entzun

Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2012
Barra kodea: 8436007084460
Erreferentzia: KD-870
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Bizitza osoa kantuari lotuta darama Anje Duhaldek (Arrangoitze, Lapurdi, 1950). Hastapenetan bateria jo
zuen Fuego taldean.


Berrogei urte daramatza konposatzen, grabatzen, eta, oholtzaren gainean zuzenean jotzen. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.

2006. urtean, Sorminetan kaleratu zuen, estudioko bere azken lana. Orain, zuzeneko grabaketa bat dakarkigu. Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Hamar urte baino gehiago daramatza talde egonkorrarekin, eta, oso eroso sentitzen da. Oholtza gainean, Iñigo Telletxea beratarra (baxua), Remy Gachis uztariztarra (gitarra) eta Txomin Duhalde semea (bateria) izan ditu bidaide. Eta Urbil Artolak bere lapsteel gitarrarekin hiru kantutan kolaboratu du.

Ibilean zuzenekoa, Anjeren agertoki kuttunak diren Bilboko zein Ondarroako Kafe Antzokietan izan da grabatua. Teknikariak Maikel Garcia eta Mikel Ugarte izan dira, eta, nahasketak eta masterizazioa Berako Mik estudioan egin ditu Maikelek.

Zuzeneko disko hau ibilbide osoaren erakusgarri da, eta, hastapenetako, zein, azken laneko kantuak biltzen ditu. Diskoaren oinarrian soinu elektriko nahiko indartsuek, zein akustikoek osatzen dute. Berak sortutako doinuez gain, John Hiatt handiaren bi bertsio ere prestatu ditu Duhaldek. Ezaguna da Arrangoitzeko kantariak estatubatuarrari dion miresmena, eta inoiz bere kanturen bat sartu izan du bere diskoren batean.

Duhaldek 1978an grabatu zuen lehen zuzenekoa, Errobiren Bizi bizian, eta beste bi ere baditu; 93ko Zuzenean bakarlari gisa, eta Georges Brassensen kantari egitasmo berezia, 2001ean hirukote moduan Baionan grabatua. Honakoa laugarrena da, beraz.

Anje Duhalde, batez ere, zuzeneko animalia dugu, eta, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz, Ibilean honetan ere bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango dugu, iturri agortezin bat balitz bezala.


ANJE DUHALDE

(Arrangoitze-Lapurdi, 1950) 70eko hamarkadan, Mixel Ducaurekin batera, euskarazko lehen rock taldea sortu zuen Anje Duhaldek, Errobi mitikoa. Rock progresiboa eta nazioarteko beste hainbat joera hurbildu zizkigun talde hura desegin ondoren, bakarkako bideari ekin zion Duhaldek. Lan horretan tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa hartu du rock eta pop moldeko kantuetan. Aldarrikapen abertzaleen alde agertutako konpromisoagatik ere nabarmendu da Duhalde.


(2012)
(2006)
(2001)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg