BENITO LERTXUNDI
OROIMENAREN ORAINA


Prentsa bulegoa
entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2012
Barra kodea: 8436007084446
Erreferentzia: KD-874
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Abestiak sortzea, olerkiak idaztea bezala, bakardadean egoteko modu bat da. Lurpean zehar erretena irekitzen doan ur isuriaren antzera, bizitza, norberaren barruan gertatzen eta garatzen doan zerbait dela argitzen dute poesiek eta kantuek. Benito Lertxundik esperientzia hori berarekin partekatzeko gonbitea luzatzen digu Oroimenaren oraina disko berrian.

Kantuen bidez, pertsonaren bihotzari zuzenean hitz eginez, une hunkigarria sortzen du kantariak, eta horretaz baliatuz, egiari eta existentziari buruzko pentsamendu sakon baten oihala josten du lan honetan. Gizakumearen ahaletatik at dauden naturaren indarrak azaleratzean asmatzen du abestiak, edo bizitzaren korapiloan ezkutatzen den misterioen aurrean txiki bilakatzen gaituenean, edo baita une xumeen edertasun magikoa marrazten duenean ere… Abestiak asmatzen du, batez ere, gure bizipenen ardatz diren maitasunaren, askatasunaren eta heriotzaren sekretuen aurrean lagungarri suertatzen denean.

Orioko kantagile eta kantariak, aurreko guztiari aldioro gehitu ohi dizkion estetika erakargarriak eta musika maila gorenak eraginda, gure herriko proposamen artistikorik eraginkorrenetakoa bezain iradokitzaileenetakoa bilakatu da Lertxundiren obra; kantuen kalitate ukaezinagatik ez ezik, batik bat, horien bidez eskaintzen digun begirada gozoaren zintzotasunagatik lortu du hori guztia.

Artistak betidanik ohitu izan gaituen legez, Oroimenaren oraina hau ere, sortze lan zaindua da, sakona eta sentsuala, era berean; bizitza osoa abestien sorkuntzari eta interpretazioari eskaini ondoren, Benito Lertxundik, bere hirurogeita hamargarren urtemugan aurkezten duen opera bikaina.

Doinu emankorren iragaitean, oroimenez, denboraz eta neurtezinezko bizitzaz osoturiko ongarria jasotzen dugu eskuak betean. Kantuek, ilunabarreko argi pirrintak balira bezala, gure barne-etxerantza gidatzen gaituzte, bizitzak eta maitasunak, espero gabe, bidean harrapa gaitzaten.

Hitzak, azkenik, hamar kanta atseginen emozioaren suspergarri, Fernando Pessoak, Jon Maiak, Jose Ramon Uriartek, Olatz Zugastik, Kirmen Uribek, Pako Aristik eta Lertxundik berak konposatuak dira. Horrelako emaitzak, Benito Lertxundiren ahotsean, izpirituarentzat fereka eta bizitzarako kemena dakartza, gure bakardadearen bihurgunetan lagun izateko.


BENITO LERTXUNDI

Benito Lertxundi 1942an Orion (Gipuzkoan) jaio zen. Bederatzi anai-arrebetatik azkena da. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen. Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Lan honetan ari zela, 1965an, kantuaren sari bat irabazi zuen. Horri esker, Kataluniatik bueltan zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen. Han aldatu zen bere bizitza. 

Ez dok amairu taldeko partaide izan zen. Han ekin zion bide bikoitz bati: kantu herrikoiak berreskuratzeari, batetik, eta kantu berriak konposatzeari, bestetik. 1968an bi disko txiki argitaratu zituenetik etengabe diskoak sortzen eman ditu 42 urte, moda guztien gainetik bide pertsonala garatuz. Mezu sakonak eta folk jantzia emanez kantuei, doinu sarkorrak egiteko dohain aparta dauka. Kantu ospetsu asko sortu dituen klasiko bat da.

Euskal kantagintza berriak eman duen musikaririk emankor eta beteranoenetakoa da, Euskal Herrian zein kanpoan miretsia eta laudatua. Oriotarraren abesti asko herri kantutegiko klasiko bihurtu dira; itzulerako bidea egin dute, herri kantutegira ere jo izan baitu Lertxundik, bereziki Zuberoakora. Horrez gain, Bretainia eta Irlandako doinuak izan ditu iturri nagusiak. Bere burua epikotasunaren abeslari gisa ezagutzera eman ondoren, azken hamarkadetan kutsu intimistagoa hartu du haren musikak.


(2012)
(2008)
(2005)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2004)
(2002)
(1998)
(1998)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg