MIKEL LABOA
Lekeitioak


Prentsa bulegoa
entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2007
Barra kodea: 8436007082404
Erreferentzia: KD-767
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Laburpena
  • Estekak
Euskal Kantagintzaren aintzindaririk enblematikoenaren diskogintzan eguneraturik gabe zegoen Lekeitioak diskoa CD formatora egokitzea ezinbesteko lana genuen gurean. Alde batetik, hura zelako euskarri berrira egokitzeko falta zen bakarra eta, bestalde, Lekeitioak konzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordetzen delako, bere mundu imaginarioa, imitaezina eta oraindik ere erabat berrizalea eta trasgresorea dena. Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikoitzeko formatoan kaleratutako lanez gain, haren aurreko eta geroko diskoetan ageri diren ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak bildu nahi izan ditu artistak, nolabait bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu nahian. Beti ondoan izan dituen Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan ere, Laboaren unibertso joria interpretatzeko ekarpen ederra eginez.

Musikariak: Euskal Herriko Gazte Orkestra, Donostiako Orfeoia eta J. A. Sainz Alfaro (zuz.) Mikel Laboa: ahotsa eta gitarra Iñaki Salvador: piano eta sintetizadoreak Josetxo Silguero Gorriti: saxofoi sopranoa Luis Camino: perkusioa Jexux Artze, A. Alemán eta J. Urzelai: txalaparta Aitor Landeta: bateria Nelly Aguirre: biolontxeloa Gotzone Sestorain: irrintzilaria Izaskun Ellakuriaga: esataria Carlos Itoiz: espaniar gitarra Eduardo Salvador: gitarra eta baxua Jean Phocas: grabaketa ingeniaria M.S. Bastida: produkzioa Zumeta: azala J.L. Agote: diseinua J.L. Agote, Edurne Alegria eta Joxe Azurmendi: itzulpenak Arturo Delgado, Jesus Uriarte, Edurne Koch eta Koldo Hormaza: argazkiak

CD1 1.- Baga-biga-higa. Lekeitio 2 - 1969 2.- Dialektikaren laudorioa. Lekeitio 3 - 1971 3.- Gernika. Lekeitio 4 - 1972 4.- Komunikazio-Inkomunikazio. Lekeitio 5 - 1977 5.- Orreaga. Lekeitio 6 - 1978

CD2 1.- Itsasoa eta lehorra. Lekeitio 7 - 1985 2.- Cherokee. Lekeitio 8 - 1989 3.- Mugak. Lekeitio 9 - 1992 4.- Kiromantzidxa. Lekeitio 10 - 1998 5.- Gernika. Lekeitio 4 - 1972 6.- Gernika. Lekeitio 4 - 1972 7.- Baga-biga-higa. Lekeitio 2 - 1969 8.- Baga-biga-higa. Lekeitio 2 - 1969 (bertsio instrumentala)

MIKEL LABOA

Donostian jaio zen 1934an. 1962an Bartzelonara joan zen ikasketak egitera, eta han ezagutu zuen Nova canÇo izenpean biltzen zen kantari taldea. Donostiara itzuli zenean Ez dok amairu sortu zuen, zazpi urte iraun zituen kantari kolektiboa (1965-1972). Disko txiki batzuen ondoren Lp bikoitza argitaratu zuen 1974ean, Bat-Hiru deitua, oso garrantzitsua euskal musikan. Hiru esparru jorratu ditu: kantu herrikoiak, poeta musikatuak eta berak Lekeitio deitzen dituen kantu esperimentalak. Filme eta dokumentaletan ere erabili da bere musika. Ezinbesteko erreferentzia da.
2008ko abenduaren 1ean hil zen Donostian.


(2012)
(2011)
(2010)
(2007)
(2005)
(2003)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)

Euskal Kantagintzaren aintzindaririk enblematikoenaren diskogintzan eguneraturik gabe zegoen LEKEITIOAK diskoa CD formatora egokitzea ezinbesteko lana genuen gurean. Alde batetik, hura zelako euskarri berrira egokitzeko falta zen bakarra eta, bestalde, Lekeitioak konzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordetzen delako, bere mundu imaginarioa, imitaezina eta oraindik ere erabat berrizalea eta trasgresorea dena. Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikoitzeko formatoan kaleratutako lanez gain, haren aurreko eta geroko diskoetan ageri diren ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak bildu nahi izan ditu artistak, nolabait bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu nahian. Beti ondoan izan dituen Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan ere, Laboaren unibertso joria interpretatzeko ekarpen ederra eginez.




  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg