EH SUKARRA
UHINAK


Prentsa bulegoa
entzun
HARD
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2013
Barra kodea: 8436007084651
Erreferentzia: PC381
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Rock musikaren benetako ahalmena, dakarren estetikaren gainetik, mundu eta pertsona hobeak lortzeko
erakusten duen borrokaren grinan datza; horixe da musikaria bere publikoarekin lotzen duen hari sendoaren funtsa.

Zenbait talderen iraunkortasunaren arrazoia, hortxe aurkitzen dugu. Oholtzan bezala, jendearen gogoan,
20 urteren muga gainditzen duten taldeek, beren belaunaldiaren gainetik irauten jakin duten horiek, entzule berriak irabazten asmatu dute, nonbait, eta aro berrietan barna indarrez sartuta, euren sormena eta zuzeneko oldarra, aldi oro eraberritzen jakin dute. Talde batzuen magnetismoa ikusirik, baiezta genezake gitarra elektrikoa eta rock-a pasa den mendeko asmakizun onenetarikoak direla. Rock musika askatasun pertsonalerako nahiz gizartearen aldaketarako armarik onenetarikoa da, zalantzarik gabe.

1989an, Eibarren, Mikel “Norton” Gorosabel-en aintzindaritzapean sortutako rock taldea da EH SUKARRA. Euskadi Gazteko maketa leihaketa irabazteak zabaldu zizkion Esan Ozenki Records zigiluaren ateak, eta diskoetxe horretan zein geroagoko Metak-en argitaratu zituen lehenengo sei diskoak. Rock-punk melodikoa, hardcore zertzelada batzuk eta balada zoragarriak dira talde honen errepertorioaren muina. Kanta indartsuak
bezain hunkigarriak.

“Uhinak” izenburupean aurkezten da taldearen zortzigarren disko hau, lan zinez ederra, muturreko korronteen nahasketa gihartsua. Berezko duen soinuaren oinarrian, gitarren melodiak dira errege, eta horien gainetik altxatzen dira abestiak, ereserkiak balira bezala, biziak, zuzenak, gogoangarriak. EH SUKARRAren abestiek bihotz gaztean atinatzen dute beti, geziak ituan bezala, gure sentsazioak askatzeko eta gure ametsak hegan uzteko, gitarren urratu hunkigarriak eta ahotsen deiadar sakonak elkarren artean galdatzen diren bitartean. EH SUKARRAk adikzioa sortzen du.


EH SUKARRA
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2013)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg