|
|
|||||
|
Aurkezpeneko argazk.
Hemeroteka
Promozio argazkiak
Biografia
Elkarrizketa
Bideoak/Musika
Aurkezpen deialdia
|
||||||
|
Erreseina
1970 urte hasieran, euskal rockaren historia Ipar Euskal Herrian idazten hasi zen Anje Duhalde-k eta Mixel Ducau-k Errobi taldea sortu zutenean. Mundu anglosaxoian indarrez loratuta zeuden musika bideak iturburu harturik (Bob Dylan, The Kinks, Sly & The family Stones), euskal lurrak eta euskal jendeek inspiratzen zizkieten sentipen guztiak, folk-rock progresiboaren eta funk-rock-jazzaren bidez komunikatzen asmatu zuten. Hitzetarako, bertsoan, kantu tradizionalean eta olerki kontenporaneoan (Daniel Landart) oinarrituz, ERROBI-ren abestiak euskal identitate handikoak suertatzen ziren, orijinalak, erakargarriak& gure-gureak. Aitarik ez dut, Telebista, Zuretzat denboraren gainetik iraun duten kantak ditugu, taldearen ahalmen zein sendotasunaren seinale. Bost disko grabatu zituzten eta 1985. urtean ustekabean desegin zen, denon oroimenean urrezko espazio bat zabalduz betirako. Errobi (Elkar - 1975) Gure lekukotasuna (Elkar - 1977) Bizi-bizian (Xoxoa - 1978) Ametsaren bidea (Xoxoa - 1979) Agur t'erdi (Xoxoa - 1984)
|
||