|
|
|||||
|
Aurkezpeneko argazk.
Hemeroteka
Elkarrizketa
Bideoak/Musika
Aurkezpen deialdia
|
||||||
|
Erreseina
Beste kantari eta musikari askorekin batera hainbat proiektutan hartu du parte Maddik, baina honako HARI BIRU hau bere izenean kaleratzen duen lehen diskoa dugu. Zuberoako esentziak, bere arimaren lasaia eta gizakiaren betidaniko oroimenak harilkatzen ditu Maddik ahots eder, sendo eta zabalaren inguruan, bere konposizioak hala nola egungo zuberotar olerkiak besteren gainetik nabarmenduz. Juantxo Zeberioren moldaketen soiltasuna lagungarri suertatzen da Maddiren sentipena melodia gozoaz beztitzeko. Hari biru izeneko disko honek harritu eta harrapatu egiten gaitu; biluzia bezain dotorea, gizatiarra eta zerutiarra aldi berean, Maddiren ahots unibertsalak gure ametsen bidezidorrak argitzen dizkigu, irribarrez bere magal beroan esnatzen garen bitartean. Musikariak: Maddi Oihenart: ahotsa Juantxo Zeberio: pianoa Txema Garcés: kontrabaxua Pello Ramirez: Txeloa eta eskusoinua (bizi izaretan) ------- Hasier Oleaga: Bateria (Botzik... Malentxo / Hitzez eitzi / Beti da orain) Mikel Andueza: Saxo Tenorra (Botzik... Malentxo), Klarineta (Beti da orain) Angel Unzu: Bouzukia (Hitzez eitzi) Xabier Zeberio: Nyckelharpa (Bizi izaretan) Javier Paixariño: Bansuri (Hitzez eitzi), Banbuzko flauta (Ez dakit), Ney (Irrifarrak / Ürxapal bat) Zuzendaritza artistikoa: Juantxo Zeberio Nahasketak: Mikel Fernandez - Juantxo Zeberio Grabazio eta nahasketak: Mikel F. Krutzaga Masterizazioa: Mikel F. Krutza (Musikart) Grabazio laguntzailea: Bittor Sanchez 2007ko otsailean Elkar estudioan grabatu eta nahastua. Argazkiak: Ander Gillenea Diseinua: Juanma Aramendi Koordinazio orokorra: Anjel Valdes - Andres Camio -------------------------- 1.- Botzik... Malentxo (hitzak: Maddi Oihenart / musika: Juantxo Zeberio) 2.- Bizihari (hitzak: Itxaro Borda / musika: Juantxo Zeberio) 3.- Hitzez eitzi (hitzak eta musika: Maddi Oihenart) 4.- Ez dakit (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart) 5.- Argizagi ederra (hitzak eta musika: herrikoia) 6.- Ikusiko dira berriz (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart) 7.- Beti da orain (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio) 8.- Bizi izaretan (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio) 9.- Idek (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart) 10.- Irrifarrak (hitzak: Maialen Lujambio / musika: Maddi Oihenart) 11.- Ürxapal bat (hitzak eta musika: Etxahun Topet) "Erraten da Xiberoko kantuak melankolikoak direla, bereziki hego Euskal Herrian. Azkenean, hemen hautatu ditugu eguneroko kantuak. Gehien bat maitasunari lotuak dira, ene ustetan egunero beharrenik duguna delako, nornahi izanik ere (...) Nik zailtasunak ditut publiko aitzinean aritzeko, nahiago nuke gordea izan, eta gibeleko gela batetik kantatu. Nahiz onartu behar den jende aitzinean aritu behar dela. Nik gustukoen dudan, publiko artean kantatzea da". (Maddi Oihenart)
|
||