Elkar Argitaletxea - Liburu albisteak
Katixa Agirre eta Uxue Alberdi Liburu Egunean
Datorren astelehenean, apirilak 23, Katixa Agirre eta Uxue Alberdi idazleak Donostiako Gipuzkoa plazan izango dira, Liburuaren Eguneko ospakizunen barruan. Eguerdian hamabietatik ordubietara eta arratsaldean bostetatik zazpiak arte arituko dira beren liburuak sinatzen.
Urteroko ohitura izaten dute Donostiako liburu-dendek egun horretan salmahaiak kalean jartzea, herritarrengana hurbiltzearren, eta liburu-erosketa tentagarriago egiteko %10eko deskontua egiten zaie egun horretan bezero guztiei.
Edorta Jimenez Bilboko liburu azokan
Bestalde, ondorengo egun hauetan Elkarreko standean egongo da egilea liburuak sinatzen: ekainak 5, asteartea, 17:00etatik aurrera; ekainak 6, asteazkena eta ekainak 7, osteguna, 19:00etatik aurrera.
IBBYko ohorezko zerrenda 2008
Elkar argitaletxeak ondorengoa jakinarazi nahi dizue:
IBBYtik (International Board on Books for Young People) berri on bat jaso dugu, eta  jakinarazi nahi dizuegu, zuentzat ere pozgarria izango delakoan.
IBBY-tik jakinarazi digute Miren Agur Meaberen �Urtebete itsasargian� liburua (ELKAR 2006) IBBYko ohorezko zerrendan sartzeko hautatu duela erakunde horrek, Miren Agur Meaberen idazkeraren kalitatea dela medio.
Bestade, marrazkilariaren lanaren kalitateari erreparatuz, Elena Odriozolaren �Begira-Begira� (ELKAR 2006) liburuaren ilustrazioek ere ohorezko zerrenda honetan sartzeko aukera izango dute.
Aipatutako zerrenda horretan argitaratu berri diren liburuen artean kalitate aldetik nabarmenak direnak hautatzen dituzte bi urtez behin, eta idazle, marrazkilari eta itzultzaileen lana goraipatzea dute helburu.
Uztailean bilduko da epaimahi berria titulu definitiboak 2008ko IBBYko ohorezko zerrendan sartzeko. Ohorezko zerrenda hori 2008ko irailean argitaratuko da.
IBBYren Estaturako delegazioa, OEPLI ("Organizaci�n Espa�ola para el Libro Infantil y Juvenil"), 1983. urtean sortu zen; Haur Literatura Batzordea (Instituto Nacional del Libro Espa�ol INLEren Comisi�n de Literatura Infantil) desegin zenean, Batzorde horretako zereginak bere gain hartu zituen. Batzordeak 50eko hamarkadaz geroztik haur eta gazte literaturaren sustapenaren inguruko ekintzak kudeatzen zituen eta IBBYren ordezkaritzari dagozkion zereginez arduratzen zen. IBBY (International Board or Books for Young People) 1953. urtean sortu zen Zurichen, Jella Lepmanen eskutik.
Albiste pozgarri honen berri emango duzulakoan, mila esker aldez aurretik.
Ramon Olasagasti eta I�aki Petxarroman Donostiako Liburu Azokan
X. IGARTZA sariaren irabazleak
Sari nagusia, 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartzana, Katixa Agirrek irabazi du Etxetik irten gabe ipuin-bildumaren proiektuarekin. Etxea gertalekutzat izango duten ipuinak idazteko asmoa du idazle gasteiztarrak, bizilekuaz gain beste hainbat esanahi baititu etxeak: kanpoko erasoen aterpea, intimitatearen gotorlekua, maitasunerako habia, bakardearen eremua� Horrez gain, berau dugu tragedia gehienen kokalekua, komunikazio-arazoen eszenategia, hainbat obsesio eta miseriaren espazioa. Horri guztiari zukua atera nahiko lioke Agirrek bere bigarren ipuin-liburu honetan.
Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) Ikus-entzunezko komunikazioan lizentzitua da, gidoigintzan ibilia eta irakasle aritua unibertsitatean. Aurtengo udaberrian Sua falta zaigu kaleratu du, kritikaren ustez urteko nobedade esanguratsu eta pozgarriena.
Kontakturako: 625709594 / katixagirre@gmail.com
Irati Jimenezek lortu du akzesita (3000 euro eta argitaratzea) Ezinen ostatua eleberriaren egitasmoarekin. Hainbat pertsonaia agertzen eta beste horrenbeste istorio gurutzatzen diren kontakizuna izango da hau: Martin, hamabost urteren buruan Bilbora itzultzen den argazkilaria, bere argazki askotan ezezagun bat errepikatzen dela ohartuko dena; Nora, bere amama Rosarekin bizi den irrati-esataria, gauez bere ahotsez entzuleak liluratzen dituena eta familiako misterio bat argitu nahiko lukeena� Errealitatea eta fantasia eskutik bezala doaz, irakurleak sorgindu nahi lituzkeen idazkera leun bezain ederraren bitartez.
Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, 1977) kazetaria da. Malcolm X haurrentzako biografiaz gain Bat, bi, Manchesteridatzi du, Ondarroako Zubikarai nobela laburren saria irabazitakoa.
Kontakturako: 652717082 / irati.jota@gmail.com
Igartza Sariaren aurreko irabazleak:
Lehen urtean: Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan
Bigarren urtean: Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin
Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita)
Hirugarren urtean: Fernando Morillo: Ortzadarra sutan
Laugarren urtean: Unai Elorriaga: Van�t Hoffen ilea
Bosgarren urtean: Julen gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da
Seigarren urtean: Asel Luzarraga: Karonte
Zazpigarren urtean: Karmele Jaio: Amaren eskuak
Peru Magdalena: Lile (akzesita)
Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan
Bederatzigarren urtean: Jon Martin: Ero (argitaratzeko)